XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bainan, errazu zertako? - Anderea zure gathuak....
- Zer dute nere gathuek? - Ez dire gathuak! - Lotzen ari zaitzu burutik? - Ez, anderea, zure gathuak ez dire gathuak: debruak dire.
- Ze-e-er? - Adarrik ez dute oraino, bainan ez da dudarik hek ere ondoko egunetan agertuko zaizkotela.
Eta, orai berean ere, ez nuke lephoa jokatuko, batek bederen ez dituela atheratzen hasiak!.
- Pantzuna, erhotu behar duzu naski? - Ez, anderea.
Huna froga.
Aski dut gurutzearen seinalea hastea, gathuak burutik badoazi berehala eta Satan beltz batzu iduri ihesari lotzen dire bertzerik bilhatu gabe.
- Emazu hortik! - Egin dezagun froga: Aitaren....
Higitu zirela, bai higitu orduantche, mahain gainean baitzagozin zabal-zabala, gathuak, eta, Mariluzen gainetik jauzi eginik, tokiak hustu zituztela! Harritu zen Mariluz eta garrasiaka hasi:
Horra zertako, ilhuntzean, irri maltzur bat begian, lau gathuak itho zituen Pantzunak Errobian!.
ZERBITZARI.